XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta zer gertatu zen gero, ama? - Giza-talde hark zer egin ez zekien.

Alde egin? Baina alde eginda aberastasuna galduko zuten...

Bertan gelditu? Baina deabruek, agian, herria irentsiko zuten...

Azkenean buruzagiak aztiarekin hitz egitea erabaki zuen, eta aztiak erantzuna eman zion: alegia, gauza ez zegoela garbi eta froga bat egin behar zutela.

Froga egiteko lehenik gerra izugarri bat izan zela pentsatu zuten.

Haren tamainako eskeletorik ez zutela sekula ikusi, eta ea hura ez ote zen Luziferren eskeleto berbera bururatu zitzaien.

Bestalde, gizon haiek ilargia, izarrak eta, batez ere, eguzkia su antzeko ikusirik, zera pentsatu zuten, munduko elementu garrantzitsuena sua zela, eta horrela, Lurra noizbait ere su hutsa izan zela.

Eta hau egiztatzeko, bai ahal dakizu nola deitzen zioten gure arbasoek Lurrari? Eguzki hotza! Hau da, Ludia eguzkia bezala zela, baina hoztutakoa. Hortik atera kontuak...

Beraz, alde honetatik Ludiaren interpretazio hau, eta bestetik Jainkoa eta Luzifer kontutan edukita, bai ahal dakizu zer pentsatu zuten eskeletoaren beherako mugimendu horretaz?

Ba lehen esan dizudana: (...).